Argazkia: Antonio Tajuelo; Flickr webgunetik; CC by lizentziapean


Logroñoko udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Pirotecnia Tomás S.L. izan da Logroñoko San Mateo 2016 festetako su artifizialen nazioarteko X. lehiaketaren irabazlea. Antolatu ziren emanaldi guztien hausnarketa egin ostean, epaileek Benicarló-ko (Castellón) enpresak irailaren 22an antolatutako iksukizuna izendatu du irabazle. Irabazleak, Óscar Cenzano artistak landutako trofeo batekin eta San Bernabé 2017ko festetarako emanaldi batekin saritu dituzte.

Epaileek hobekien baloratutako gainontzeko enpresak ere jakinarazi dituzte: Firevision International (irailaren 21eko emanaldia) eta Pibierzo S.L (irailaren 23koa) izan direlarik hurrenez hurren. 

Aurtengoan, bost izan dira su artifizialen nazioarteko lehiaketan parte hartu duten pirotekniak. Emanaldiak, La Ribera parkean eman dira, gabeko 11etatik aurrera irailaren 17, 20, 21, 22 eta 23an.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: