Argazkia: Kalandrakari esker, Flickr webgunetik
Astelehen arratsaldean gertatutako autobus istripu larriaren ondorioz zaurituak izan ziren bost errioxarrak ospitaleraturik jarraitzen dute. Madrilera bidean zihoan autobusa eta kamio bat gertatu ziren kalteturik istripuan. Biak norabide berberean gidatzen zuten A-15 autobidetik zehar Adraras aldera autobusak kamioiaren atzealdea kolpatu zuenean. Kamio gidariak Guardia Zibilari esan zionez kamioiak matxura izan zuen eta horren ondorioz orduko 18 kilometroko abiaduran mugitzen zen.

Talka zela eta 26 urteko neska bat hil egin zen eta beste 11 pertsona larriki zauritu; ospitale desberdinetara eraman zituzten zaurituak. Zaurituetakoen artean zazpi errioxar zeuden. Horietako bik alta jaso zuten atzo, beste bi Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zituzten eta gainontzeko hirurak eskualdetik kanpo jarraitzen dute.

Gidari biek, bai bus bai kamio, ezezkoa eman zuten alkohol eta drogei buruz egin zizkieten kontroletan. Istripuak puri purian dauden San Mateo jaiak eta mahats-bilketa ilundu ditu.

Errioxako Udalak atzo udal korporazioak parte hartu behar zuen ekintza guztiak bertan behera utzi zituen.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: