Gaur egun modan jarri dira ekialdeko janariak.

Egia da gero eta gehiago jaten dela ekialdetik ekarritako errezetak eta osagaiak. Gure kasuan Wok oilaskoa erabaki dugu gure afarirako plater nagusitzat.




Wok-a egiteko osagaiak:

- Piper berdea

- Piper gorria

- Porruak

- Azenario bat

- Brokoli sorta bat

- Oilaskoa

Osagai guztiak prest ditugula sukaldatzeko gure lehenengo pausuak emango ditugu.

Hasteko, porruak, piperrak eta azenarioa garbitu eta moztuko dugu.
Brokolia garbitu baino lehen aurretik moztutako barazkiak zartaginera botako ditugu ura eta sojako saltsarekin batera su geldoan sukaldatzeko.

Barazkiak egiten diren bitartean brokolia garbituko dugu eta aurretizko barazkiak 5 minutu zartaginean daramatenean brokolia botako dugu.

Barazkiak egon behar dira su geldoan 10-12 minutu, beraz bitartean beste zartagin bat aterako dugu oilaskoa prestatzeko.

Oilaskoa egiteko olioa beharko dugu. Olioa zartaginera bota eta beroa dagoenean oilaskoa egingo dugu.

Oilaskoa prest dagoenean zatituko dugu 8 edo 10 zatitan eta barazkiak dauden zartaginera botako dugu. Sojako saltsa gehiago botako dugu (jogurt koilaratxo bat) eta 3 minutu utziko dugu guztia zartagin berdinean sojako saltsa hartzen.

Zartaginetik atera eta jateko prest egongo da gure Oilasko Woka !


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: