Txotx denboraldia hasi berri da eta sagardotegiko menuarekin batera kupelak irekita daude dagoeneko. Bakailao arrautzopila klasiko bat da eta gaurkoan errezeta ekarriko dugu.


Osagaiak (4 lagunendako)

• 450 g bakailao
• Pipermina
• Tipula
• Etxeko arrautzak, 8
• Gatza
• Oliba-olioa


Prestaketa

1. Pipermin apur bat oliotan berotu.

2. Gatzgabetuta eta apurtuta, bakailaoa gehitu eta apur batean egiten utzi.

3. Xaflatan ebaki tipula eta zartaginera gehitu. Dena ondo egiten utzi.

4. Arrautzak irabiatu eta zartaginera gehitu, gatz pixka batekin.

5. Utzi apur batean tortilla egiten, gehiegi ere ez, sikatu ez dadin.

6. Platerean jarri.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: