Hasiera batetik ustelkeria salaketak izan diren arren, Likudeko -Isralego alderdi eskuindarra- primarioetan nagusitzea lortu du Benjamin Netanyahukek, Israelgo lehen ministroak. Izan ere, alderdikideen %72ak babestuta aurkeztuko da hau martxoko hauteskundeetara. Primarioetan haren aurkaria zen Gideon Saarrek %27.5-a lortu du. 

Birritan saiatua da Netanyahu Israelgo Gobernua osatzen, baina ez du lortu. Gainera, honi iruzur, eroskeria eta konfiantza abusuko delituak egin izana leporatu dio fiskal nagusiak; horrez gain beste hamaika ikerketa ditu zabalik martxoko hauteskundeetarako hautesle berriak. 


Benjamin Netanyahu lehen ministroa Knéset-ean, Israeldar parlamentuan.
Argazkia: france24-ri esker bereganatua

Martxokoaren 2an burutuko diren hauteskundeak Israelgo Gobernua osatzeko hirugarren saiakera izango dira, ia urtebeteko blokeo politikoari irtenbidea emateko hirugarren saiakera. 

Zenbait ikerketa izaten ari diren einean, oraindik badira zenbat zalantza Likudeko buruzagiaren hautesle karguaren inguruan. Izan ere, Auzitegi Gorenak inputatua den norbaitek gobernua osatu dezakeen eraaki behar du datozen egunotan. Ezezkoa balitz, ezingo luke gobernua osatu, eta ez dago argi lehen ministro karguari eustea posible izango lukeen. Momentuz ez dago dimititzera behartuta, baina behin epaiketa iritzi eta epaileak akusazio ezberdinetan errudun joko balu lehen ministro kargua utzi beharko luke Benjamin Netanyahuk.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: