Merkatuan aurkitu ditzakezun arkatz desberdinen artean, badaude arkatz bukaeran metalezko zati bat dutenak, borragoma zati bat arkatzarekin lotzeko. Hauek izango dira gaur azalduko dudan trikimailuaren protagonistak.



Ikasle bat baldin bazara eta kopiatzeko teknika tradizionalak eraginkorrak ez direla uste baldin baduzu, arkatz hauek zure konponbidea izan daitezke. Trikimailua errexa da, izan dezakezun arazo bakarra daratulu edo zulagailu bat ez edukitzea da . Lehendabizi zati metalikoa eta borragoma kendu behar dizkiozu arkatzari eta daratulua baliatuz zulo sakon baina estu bat egin arkatz bukaeran. Horrela zulo honetan papertxo zatiak biribilkatu eta gero sartzeko gai izango zara, gero borragoma puska metalikoarekin bueltan ipini beharko duzu eta inork ez du jakingo arkatz barruan paper zati bat daukazunik.





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: