Mendebaldeko Nafarroak emaitza txarrak eskuratu ditu PISA deritzon txostenean. PISA txostenak gaitasun zientifikoa, matematikoa eta irakurmena ebaluatzen dituen txostena da. Emaitzak urte batetik bestera ezagutzera ematen direnez, orain ezagutzera eman diren emaitzak 2015ean buruturiko azterketakoak dira. Matematika eta zientzia alorrean eskuratu ditu Mendebaldeko Nafarroak bere emaitzarik okerrenak.
2015eko emaitzak duela hiru urtekoak baino txarragoak izan dira oso era nabarmenean. Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu da emaitzen okertze hau. Azterketak 15 urteko gazteei burutu zitzaizkien 2015eko ikasturtean zehar.
Zientzia alorrean 483 puntu eskuratu dituzte 2013an eskuraturiko 506 puntuen alboan. Puntuazio hau Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak ezarritako mediaren azpitik gertatzen da . Matematiketan 492 puntu eskuratu dituzte, lehen aldiz 500 puntuetatik behera jaitsiz. Hala ere, OCDEk ezarritako kopurua gainditzea lortu dute. Irakurmenean ere OCDEren batez bestekoaren azpitik geratu dira 491 puntu eskuratuz.
Eusko Jaurlaritza 2003. urtean hasi zen PISA azterketetan parte hartzen. Aurtengoak zientzia eta matematiketan eskuraturiko emaitzak inoiz eskuraturiko emaitzarik okerrenak izan dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat.
Egizu iruzkina:
0 comments: