Gasteizko herri harresian atxilotuak izan ziren 8 gazte ez dira bihar epaitegian duten hitzordura azalduko. Desobedientzia burutzea leporatzen die Fiskaltzak gazte talde honi. Epaiketa Gasteizen bertan burutuko da eta iazko urteko maiatzaren 18an burututako Herri Harresiaren ildotik dator.

Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Egilea: darangda, CC lizentzia
Gasteizko Harresia kolektiboak erabakiaren berri eman du gaur. Epaiketa bihar burutzekoa da Gasteizko zigor arloko  1. Epaitegian. Kolektiboak 12.30tan elkarretaratzea deitu du epaitegiko atearen aurrean epaiketara ez aurkezteko arrazoiak azaltzeko asmoz.  Elkarretaratzean bi lagunak emango dituzte epaiketara aurkeztuko ez den taldearen inguruko adierazpenak.

Epaiketa hau 2015eko maiatzaren 18an Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan buruturiko herri harresiaren ondorioa da. Bertan Alaia Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban gazteak atxilotu zituzten. Egun hartan harresian parte hartu zuten herritarrek ileorde eta maskarak erabili zituzten haien aurpegiak eskutatuz, plazako lurrera laranja koloreko margoa bota eta laranja koloreko arropa jantzirik zeramaten bitartean. Gertakari horien aurrean Ertzaintza sartu zen eta zenbait atxiloketa burutu zituen. Atxilotuei desobedientzia delitu bat burutu izana leporatzen zaie eta Fiskaltzak bederatzi eta hamabi urte arteko zigorra eskatzen du.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

  1. Hori da Ainara. Ongi jarritako argazkia, lizentzia librea daukana. Albiste interesgarria.

    ErantzunEzabatu