Atzo hasi behar bazen ere, azkenean gaur hasi dira Alepoko ekialdeko zibilak ebakuatzen, hainbar atzerapen izan eta gero, su etenaren hausturaren ondorioz. Azkenean Siriako Gobernua eta talde islamista armatuak akordio batera iritsi dira. Azken ordu hauetan 4.500 zibil inguru atera dituzte Alepotik, Fua eta Kefraya herrietako setioak arinduz eta zaurituak daramatzan autobus bat erabiliz. Zibilen artean (orain arte 20.000 inguru Turkiako Atzerri Ministroaren arabera), NBEren datuen arabera 50 ume larri zaurituta atera dira.
 |
Alepo hiria. Iturria: Jose Luis Canales |
Egizu iruzkina:
0 comments: