Indonesiako gobernuak jakinarazi duenez, momentuz 92 hildako eta 500 zauritu daude Sumatrako iparraldean, Aech eskualdeko Pidie Jaya herrian izan den lurrikaran. 1500 pertsona ari dira hondakinetan harrapatuta gelditzen den jendea ateratzeko ahaleginetan. Zauritu gehienek hezurren bat dute hautsita edo buruan kolperen bat.
 |
2010ean Indonesian gertatutako lurrikara (artxibo irudia) |
Richter eskalan 6,5 graduko lurrikara izan da Indonesiakoa, AEBetako geologia zerbitzuek diotenez, 8,2 kilometroko sakoneran izan da. Txikizio materialei dagokienez, lurrikarak 72 etxe eta 6 mezkita bota ditu.
Egizu iruzkina:
0 comments: