Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak atzo ospatu zuen Donostian XVIII. topaketa, nun gaisotasun honen aurka egiten duten boluntarioak esker onez omendu zituzten. Hau, urtean behin ospatu ohi dute eta esan bezala, eskuzabaltasunez ekartearekin elkarlanean aritutako guztiei beren laguntza eskertu zieten. 270 pertsona elkartu ziren, eta minbiziaren aurka egindako lanagatik 8 partaide kondekoratu zituzten.

Minbiziaren aurka. GE do Brasil, CC lizentzia (Flickr)

Elkarteko presidente de Fernando Pesquerak bi gai azpimarratu zituen: Eibarko elkartearen zabalketa (urriaren 26an inauguratua) eta Donostian tratamendua jasotzen duten eta denbora asko hiriburuan geratu behar diren gaixoen familiakoei denbora horretarako erraztuko zaien abegi etxearen ezarpena (pisuak daraman hilabetean, 100% okupazioa izan du).

Dagoeneko Gipuzkoako AECC elkarteak 10.500 bazkide ditu, eta 1000 boluntario probintzia osoan zehar, iaz baino %17 gehiago. 1'9 milioi euroraino finantziatu du ikerketa onkologikorako. Planteatu diren helburuen artean, beste elkartearen egoitza gehiago zabaltzea da (planteamenduaren barnean, egoitza berria Arrasaten ezartzea da, inguruko herriei harrera emango liekeena)



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

  1. Meritu handia dauka gero! Minbizia oso hedaturik dago eta norberari tokatzen ez zaion arte kasurik ez dugu egiten.

    ErantzunEzabatu