Nahiz eta Alderdi Demokratako hautagaiak, Hillary Clintonek, boto gehiago atera, 59,18 milioi zehazki, Donald Trump aukeratu dute presidente 59,04 milioi botorekin AEBetako hauteskunde sistemarengatik. Ez du oposiziorik izango, izan ere, bi ganbaretan gehiagoa du. Trump nagusitu da zalantzatan zeuden estatu guztietan, Pennsylvania (20 hautatzaile) edo Floridan (29 hautatzaile) esaterako. Bestalde, Demokraten eta Errepublikanoen estatu historikoetan ez da ezusteko emaitzarik izan.
 |
Donald Trump AEBtako presidente berria |
Nazioartean denetariko erreakzioak egon dira, esaterako, burtsako hainbat enpresa asko jaitsi dira berria ezagutzerakoan. Bestalde, Vladimir Putinek, Errusiako presidenteak, AEBekin erlazioa hobetzea espero duela esan du eta Kubak maniobra militarrak egingo dituela aditzera eman du prestatuta egoteko. Espainian, gobernuak orain arte AEBekin izan duen erlazio ona izaten jarraitzea espero du.
Egizu iruzkina:
0 comments: