Amets Nagusia, ametsa jai bihurtu zen dokumentala aurkeztuko dute Bilboko Konpartsak eta Udalak. Aste Nagusiaren sorkuntza eta honen bilakaera erakusten duen dokumentala hain zuzen.
Dokumental honek gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusiaren hasiera ezagutarazi nahi du. "Beraien emankortasunarekin, musutruk eta herrigintzatik, inolako aginte edo agintaririk gabe, gizarte batek gauza zoragarriak sortu ditzakeela erakutsi eta irakatsi zutenak omenduz" eginiko dokumentala dela adierazi dute honen aurkezpenean.
Dokumentalak lizentzia irekia izango du eta edozeinentzat izango da ikusgai Bilboko Konpartsen webgunean: http://www.bilbokokonpartsak.com
![]() |
Dokumentalaren
azala – Irudia : Bilboko Konpartsak
|
Egizu iruzkina:
0 comments: