Sopela Mendebaldeko Nafarroan kokatuta dagoen udalerri bat da,
8,42km2 ko azalera duena.
Tamaina handiko herria ez izan arren, Sopelan 2014an egindako azken
erroldak biztanleria 13061 pertsonetan zehaztu zuen. Herri honek muga egiten du
Getxorekin mendebaldean, Berangorekin Hego Mendebaldean, Urdulizekin Hegoaldean
eta Ekialdean eta Goierrirekin Ipar-ekialdean. Esan beharra dago ere,
Urdulizekin Santa Marina haitza partekatzen duela.
Jendea Sopelan noiztik bizi den zehazki inork ez jakin arren,
Bizkaiko herri zaharrenetariko bat dela uste da, historiaurreko aztarna ugari
aurkitu direlako. Horretaz aparte, erromatar inperioaren zeramikazko hainbat material aurkitu dira
ere, San Pedroko elizaren inguruan.
Sopelak lau hondartz ditu: Arrietara, Atxabiribil, Meñakoz eta Barinatxe. Azkenengo hau La Salvaje
izenaz ezaguna da ere, hondartz nudista delako. Sopelako hondartzak olatu
handiko hondartzak dira, horregatik surfa eta itsasoarekin erlazioa duten
kirolak garrantzi eta bultzada handia dute. Arrietara hondartzan Peña Txuri
surf eskola dago, noizean behin hainbat txapelketa eta ekitaldi antolatzen
dituena.
Hala ere, surfa ez da Sopelan praktikatzen den kirol bakarra.
Garrantzi handikoak dira ere futbola, (Ugeraga Futbol Taldea), saskibaloia
(Ugeraga Saski), pala eta eskupilota besteak beste.
Azkenik, politika arloan, EAJ-k garaipena lortu zuen 2015eko
azkenengo hauteskundeetan. Garaipen horren ostean, Gontzal Hermosilla Ramosek
lortu zuen Sopelako alkatetza.
Egizu iruzkina:
0 comments: