Laruntz deitzen diote euskaldunek hizkuntza nafarrean, eta orain Laruns du izen ofizial frantsesa. Nafarroako iparraldean kokatua, Otso haran politean, eskizale asko jasotzen ditu neguan, hurbil Goreta edo
Gourette-ko eta
Artousteko eski estazioak baitaude.
Paue hiri handitik 39,5 kilometrotara dagoen herria da,
Biarnoko azkena ekialdean eta Otso haranean (0ssau). Gazta ona egiten dute zonalde horretan eta Aratusteko trena oso ospetsua bilakatu da turistentzat. Laruntz herritik Portaletera heltzen da non Frantziak eta Espainiak Nafarroa banatu zuten.
Campingak badaude egon eta nahi izanez gero,
hotelak ere bai. Nafarren herri aparta Pirinioen magalean, Biarnoko eskualdean. Laruntzeko argazki jarioa ikusteko,
Flickriver gunean daukazue aukera.
 |
Argazkia: Ángel López (alopezca), Flickr |
 |
Laruntz - Laruns, Biarno, Ipar Nafarroa |
 |
Argazkia: Eurocampings.es |
 |
Artousteko tren ikusgarria |
 |
Laruntz-Laruns herria Pirinioen barrenean dago |
Egizu iruzkina:
0 comments: