2016ko euskararen asterburua ospatu da Aiaran asteburu honetan. Aiarako Euskararen asteburuak ekitaldi desberdinez bete ditu Aiara udalerriko Luiaondo, Arespalditza eta Lantenoko herriak. Ekintza desberdinak burutu dira ostiral, larunbat eta igandean zehar, horietako asko aurrentzat bideraturik.

Iturria: Aiarako Komunikazio Lehioa,  CC lizentzia.


Airako euskaren asteburuko lehen ekintza urriaren 21eko arratsaldean ospatu ziren Luiaondoko frontoian. Bertso-pilota eta familientzako jolas eta kantuen tailerrak izan ziren arratsalde horretako ekitaldi nagusiak. Berbalagun-gurasolagun izeneko infogunea kokatu zuten ere, non interesatuei Aiaraldean euskaraz bitzeko laguntza eskaini zitzaien. 

 Bigarren eguneko ekimenek Arespalditzako herrian antolatu ziren, “Aiaran denon artean” ekimen partizipatiboaren barnean. Ekimen partizipatibo honek musika, buruhandi, bertso, dantza eta txokolatez bete zuen herria urriaren 22an. Urriaren 23an Lantenoko herriak ospatu zituen Aiarako Euskararen Asteburuko azken ekintzak. 

Azken egun honetako ekintzak “Igande arrataldeak familian” izeneko ekimenaren barnean bidurik egon ziren. Pailazoak edo eskulan tailerrak izan ziren azken arratsaldeko ekintzak, askari baten antolakuntzarekin eta guzti.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

  1. Bai lan handia egin dutela Aiaraldean nafarron hizkuntza gal ez dadin. Gure Fakultatetik pasatutako kazetariak dira horien artean, kaliputsu eta gogotsu beti bezala elkarrekin lan eginez, taldeka, alegia.

    ErantzunEzabatu