1992an bezala Vianan ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez festa. 24 urte eta gero abestia berreskuratu da, oraingoan munduko leku ezberdinetan grabatuz eta hizkuntza gutxituak bultzatuz.

Nafarroa Oinezeko aurtengo lema. Argazkia: Ikastola Elkartea


Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoan hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu nahi da. 1992. urtean Vianako ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez festa, eta, urte horretan, aski ezaguna izan zen bere “Lingua Navarrorum” abestia.

Orduan, herrialde ezberdinetako pertsonek parte hartu zuten beraien hizkuntzan abestuz (alemanez, ingelesez, arabieraz, japonieraz…). 24 urte geroago, abestiaren eta bideokliparen bertsio berria egin nahi izan dugu, oraingo honetan, hizkuntza gutxituei protagonismoa emanez (kitxua, korsikera, kaxubiera, katalana, baita zeinu hizkuntza ere).


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

4 comments:

  1. Valentziako hizkuntza katalana da. Valentziera dialektoa baino ez da. Filologo guztiek edo ia-guztiek dakite hori. Europan barren egiten dute hori ikusten dutenean, katalana eta valentziera desberdinak izango balira bezala. Hurrengoan ea euskaldunek sartzen duten bizkaiera edo gipuzkera hizkuntzen artean :-) Seriotasuna hizkuntzekin, mesedez.

    ErantzunEzabatu
  2. Gorka, hein handi batean ados nago zurekin; eta, asko eskertzen dut zure kritika. Noski, hizkuntzalari batzuk dialektotzat hartzen dute, katalanaren dialektoa, hain zuzen. Duen idatziarengatik, kokapenagatik eta hiztun kopuruarengatik, katalanaren dialekto nagusietariko bat bezala har daiteke. Dena den, Valentziako Erkidegoko politikariek eta, nire ustez garrantzitsuena dena, Valentziako herritarrek hizkuntza GUTXITUtzat daukate; beraien nazio hizkuntzatzat Valentziera hartzen baitute. Hor beste eztabaida bat sortzen da, ea Valentzia nazio bat den edota erkidego bat den... Horretan ez naiz sartuko. Baina, egia da, valentziar askok hau sentitzen dute: beraien “hizkuntza” zapaldua edo gutxitua dela. Gizarte orok adierazpen askatasuna eta bere iritzi propioa dauka. Beraz ikuspuntu desberdinak daude, eta niretzat hori errespetatzea beharrezkoa da, bakoitzak bere nazio eta hizkuntza (gutxitu) ezberdinekin osa dezala bere bizitza. Gure kasuan, Euskal Herrian, nazio bat eraikitzen dugu, hizkuntza propio batekin, euskara. Nik ez daukat nire dialektoa aldarrikatzeko premiarik; ezta nire inguruko inork ere. Badakigu zer dagoen, herri bat, hizkuntza bat. Valentzian ere, agian, hori sentituko dute: Valentzia eta Valentziera. Hala ere, hau dena nire iritzi apala baino ez da, eta ez dakit zein egoeratan dagoen Valentziera. Bideo honetan azaldu badute, zerbaitegatik izango dela uste dut.

    ErantzunEzabatu
  3. Aupa, Leire. Bai, ulertzen dut zure iritzia, baina pentsa herri katalanetan katalana dela beren hizkuntza, eta nik dakidala Valentzia herri katalana da. Oraingo zientifiko eta hizkuntzalariek esaten dutenaren kontra ezin gara joan. Francoren garaian, esaterako, valentziera eta katalana erabat desberdintzen hasi ziren batzuk apropos; eta garai hartatik etorri da ideia hori, valentziera eta katalana desberdinak direlako ustea. Uste ustela, hala ere. Bestalde, gogoratu aipatzen duzun Euskal Herri kulturalean aparte uzten dituztela aranistek euskal herri batzuk: Geruntze eta Eskiula. Herrien hizkuntza ere ez dute errespetatzen "7ak bat" leloa aldarrikatzen dutenek. Ene iritzi apala da eta historian oinarritua. Nire herriaren aldarria Nafarroan dago, historian izan den estatu eta nazioan, ez hizkuntzan soilik.

    ErantzunEzabatu
  4. Aupa Gorka. Eskerrik asko zure aportazioagatik, lehenagotik ezagut ez dudan historiaz jabetu naiz.

    ErantzunEzabatu