Berriemaile infogunean idazten diren sarrera guztietan agertu behar da irudi bana gutxienez. Kazetariak Flickr fotogunetik eskura dezake irudia edota Archive.com gunetik, beti ere copyright eskubidea errespetatuz. Bi gune horietan Domeinu Publikoan eta Creative Commons lizentziaren bat duten materialak lortu ahal dira. Beraz, irudia jarri behar da post edo sarrera bakoitzean eta irudiak lar handia ez den tamaina eduki behar du. Zabalera denez, garrantzitsuena, gogoratu nahi dugu 500 pixel baino txikiagoak diren irudiak jartzea komeni dela. Bestalde, epigrafea jartzeko, aski da argazkia hautatzearekin, horrekin batera aukera batzuk ageri dira argazkiaren behekaldean eta horien artean epigrafea gehitzekoa ageri da. Epigrafean, argazkigilearen izena idatzi ohi da. Hona hemen adibide bat:
|
Argazkia: Palaz |
Egizu iruzkina:
0 comments: