Argazkia, Luis Tejido (mundo deportivo), EFE agentziari esker zuenganatua

“Gure” 6 jardunaldiari hasiera emateko bi nafar taldeen arteko derbia jokatu zen Ipuruan. Bertan Eibarrek Errealari irabaztea lortu zuen. Lehenengo zatiaren erdialdera Elustondok penalti inozo bat egin eta 10 jokalarirekin utziko zuen bere taldea. Nahiz eta Eibarreko Pedro Leonek 11 metroetatik aurreratzeko aukera galdu, jokalari bat gehiagorekin erosoago sentitu zen zelaian talde armeroa. Bigarren zatian ailegatuko ziren golak, eta lehenengo Illarramendiren gola etorriko zen bere atean, eta geroago Bebék areatik kanpo botatako tiro gogor batekin erabakiko zuen derbia.

Bere aldetik, eta klasifikazioaren goiko aldean, oso partidu polita izan genuen San Mamesen. Valverderen lehoiak bazekiten aurrean aurkari handia zutela baina garaipenen ildotik jarraitu nahi zuten, baita lortu ere. Hasierako minututan inork ez zuen lehenengo pausua ematen eta partidua kontrolatzea zaila egin zitzaien bi taldeei. Baina 24. minutuan San Josek gola egitea lortu zuen korner batean egindako estrategia jokaldia aprobetxatuz. Bigarren zatiaren hasieran Nasriren bitartez Sevillak bana jarri zuen markagailuan, baina 10 minutu geroago Mikel Balenziagaren gol izugarria gertatu zen, Athletic-eko elastikoarekin sartzen zuen lehenengoa. Amaieran etorriko zen Adurizen gola, Sirigu atezainak egindako penalti baten ostean, eta azkeneko 3-1 sartuko zuen aurrelari donostiarrak.

Osasunak ordea, ez zuen batere partidu erreza Vila-Real-aren aurka el Madrigalen jolasten baitzuen. Oso goiz heldu zen itsaspeko horien lehendabiziko gola, 5. minutuan sartu zuen Patok, ligan estreinatuz. Lehenengo zatian bertan erabakiko zuten partidua etxekoek, eta 3-0 sartu zuten 40. minutua baino lehenago. Osasunaren gola atsedena baino lehenago helduko zen Torresen bitartez, ez zuela penaltiaren aukera galduko.


6 jardunaldia ixten zuen partiduan erraz garaitu zuen Alavesek Granadari. Bigarren zatian etorriko ziren partiduaren 4 golak. Etxekoak lehenengo Mendez eta bigarren Camarasaren bitartez 2-0 jarriko zuten Kravetsek bere golarekin Granadari itxaropena eman baino lehen. Amaieran Deyversonek azkeneko 3-1 sartuko zuen eta Paco Jemez Granadako entrenatzailea kargua galtzear dago.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: