Frantsesez Vieux Boucau jarri diote izena, eta nafar hizkuntzan Bokale Zaharra da. Hala ere, Port Albret edo Labriteko Portua izenaz ere ezagun da Labriteko kostaldeko portu antzeko hau, Gaskoniako landetan kokatua. Egia esan, benetan zoragarria da turismoa egiteko, daukan itsas lakuagatik, non irla bat ere dagoen. Horrez gain, bidegorriak daude ipar, hego eta ekialdeko norabidea dutenak pinudien artean pedalei eragiteko. Herri polit eta txikia da, zinez, Bokale Zaharra. Garai batean trenbidea pasatzen zen eta egun bizikletaz egin daiteke trenaren bidea, bidegorri bihurturik. Nafarroako Henrike IIIaren garaian sortu zen Labriteko portua, Aturri ibaia probestuz.
Bokale Zaharraren mapa - Itsas lakua |
Leku polita dela ematen du, hurrengo bisitan joan beharko naiz.
ErantzunEzabatuBai, Leire, Europa osoan ez duzu halakorik topatuko. Sekulakoa da, bidegorriz beterik, lakuak ondoan eta etxe guztiak antzekoak nafarren moduaz eginak edo eraikiak.
Ezabatu