Bizipoza elkarteak izen bera daraman jaia ospatu zuen atzo Usurbilen. Jaiaren bosgarren edizio honek aukera eman zuen edonolako behar bereziak dituzten haur zein familien egoerak ezagutzera eman eta haien arteko harremanak estutzeko. Bizipoza elkarteak antolaturiko jaian haiek darabilten bizi estiloa aldarrikatu nahi izan zen: bitza pozez beterik bizitzea hain zuzen ere, arazo edo zailtasunetan ito gabe.
Bizipoza elkartea 30 elkarte ezberdinez osaturik badago ere, elkarte guztiek partekatzen duten helburu bat dago: edonolako behar bereziak dituzten haurrak eta haien familiak laguntzea. Bizipoza jaian haurrek izan zuten protagonismoa, horregatik elkarteak haientzat pentsaturiko ekitaldiz bete zuen atzoko eguna.
![]() |
Iturria: Noaua elkartea |
Bizipoza elkartea 30 elkarte ezberdinez osaturik badago ere, elkarte guztiek partekatzen duten helburu bat dago: edonolako behar bereziak dituzten haurrak eta haien familiak laguntzea. Bizipoza jaian haurrek izan zuten protagonismoa, horregatik elkarteak haientzat pentsaturiko ekitaldiz bete zuen atzoko eguna.
Egizu iruzkina:
0 comments: