Berango Uribealdeko herria da, 8,9 km2-ko udalerria. Sopela du mugakide iparraldean, Erandio hego-ekialdean, Urduliz ipar-mendebaldean eta Getxo mendebaldean. Horrez gain, inguru naturalen artean muino garrantzitsuenak Munarrikolanda (256m), Saiherri (197m) eta Agirremendi (154m) dira eta Gobela ibaiak herriaren zati bat zeharkatzen du.
Azken datuen arabera, 2015. urtean 7.094 biztanle zituen herri honek. Bere historia duela 40.000 urte hasi zen, historiaurreko gizakia Plentziako itsasadarretik Bilboko itsasadarrerainoko itsasertz-zerrendan bizi zenean. Aipagarriak dira Berangoko hilerria eta XVIII.mendeko Santa Anako baseliza eta Santo Domingo de Guzmaneko eliza. Azken bi hauek auzo garrantzitsuenak dira herrian eta bere festa propioak dituzte; Uztailaren 26an Santa Ana eguna eta abuztuaren 4an Santo Domingo eguna.
Politika arloan, 2015eko hauteskundeetan EAJ alderdiko Anabel Landa hautatu zuten alkate. Berango nahiz eta herri txikia izan hainbat elkarte ditu, 30 hain zuzen. Horien artean famatuena Simon Otxandategi dantza taldea da, Nafarroa Osoko hainbat herritako dantzak egitea du helburu.

![]() |
Simon Otxandategi taldeko zanpanzarrak. Iturria: El Correo |
Egizu iruzkina:
0 comments: